Asteburu makurra Anaitasunarentzat

Ane Olaizola 2024ko api. 14a, 12:28

Gizonek 1-2 galdu zuten etxean Durangoren aurka, eta emakumeen partida bertan behera geratu zen, epailea ez zelako agertu. 

Anaitasunako talde nagusiek ligako neurketa bana jokatu behar zuten asteburuan, baina emakumeen partida bertan behera geratu zen atzo, epailea ez zelako agertu Santurtzin zuten norgehiagokara. Bestalde, gizonek etxean jokatu zuten Durangoren aurka, eta gogotik saiatu ziren arren, gorrixek ezin izan zuten Bizkaiko taldea menpean hartu. 

Partida estua jokatu zuten Txerloian Anaitasunak eta Durangok, eta golik gabeko zatia izan zen aurrenekoa, Anaitasunak golak sartzeko hainbat aukera izan zituen arren. 55. minutuan iritsi zen Durangoren lehenengo gola, eta bost minutura sartu zuten bigarrena. 71. minutuan, Anaitasunako Anderrek buruz sartu zuen gola, eta taldeak beste hainbat aukera izan zituen arren, markagailua 1-2 zela amaitu zuten neurketa. Partida berdindua izan arren, Durangok eraman zituen hiru puntuak etxera, beraz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide