Ana Eizagirre omenduko du Iraurgik, Domusa Teknik ISBren etxeko azken jardunaldian

Nerea Uranga 2024ko api. 12a, 09:00
Domusa Teknik ISBren partida bat Azkoitiko kiroldegian. (Mikel Amenabar)

Espainiako LF2 ligako azken jardunaldia jokatuko du Domusa Teknik ISBk bihar, zapatua, 19:00etan, Azkoitiko kiroldegian. Partida hasi aurretik, Iraurgi saskibaloi klubaren 50. urteurrenaren barruan, Ana Eizagirre azkoitiarra omenduko dute. "Nahiz eta Iraurgin sekula ez jokatu, Urola bailarako saskibaloi jokalaririk onenetakoa izandakoa da Eizagirre", adierazi du saskibaloi elkarteak.

Domusa Teknik ISBk Espainiako ligako azken jardunaldia jokatuko du bihar, zapatua, 19:00etan hasita, Azkoitiko kiroldegian. Iraurgiko emakumeen talde nagusiaren partidaren aurretik, saskibaloi klubak Ana Eizagirre (Azkoitia, 1963) azkoitiarra omenduko du.

Eizagirrek inoiz ez du jokatu Iraurgin, baina "Urola bailarako saskibaloi jokalari onenetakoa" izandakoa dela aitortu du klubak. "Saskibaloian palmares aberatsenetakoa du Eizagirrek: Espainiako saskibaloi selekzioarekin 121 partida jokatu zituen, eta besteak beste, Lugon [Galizia] eta Donostian egin zuen bere kirol ibilbidea. Urolako saskibaloiaren zaletuentzat erreferentzia bat izan da beti". Horregatik guztiagatik, Iraurgi saskibaloi elkartearen 50. urteurrenaren barruan Eizagirreri aitortza egingo dio klubak.

Ana Eizagirrek 1982.etik 1993. urtera artean jokatu zuen saskibaloian; besteak beste, Donostia, Las Banderas, Arjeriz Xuncas eta Sasarte Oria taldeetan aritu zen. 1983ko, 1985eko eta 1987ko Europako txapelketetan parte hartu zuen Espainiako selekzioarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide