Azkoitia eta Zumaia artean egingo dute Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren hurrengo mendi irteera

Ane Olaizola 2024ko api. 12a, 09:20
Lastur. (Gipuzkoa Turismoa)

Apirilaren 20ean, larunbatez, egingo dute Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako egitasmoaren azken aurreko irteera. Balda plazatik abiatuta, Aitza, Aittola eta Lastur zeharkatuko dituzte, ibilaldia Zumaian amaitzeko.

Apirilaren 20ean, larunbatez, egingo dute Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoko azken aurreko irteera. Oraingo honetan, Azkoititik hasi eta Zumaiaraino joango dira mendizaleak, Aittola eta Lastur inguruak zeharkatuz. Guztira, 23 kilometro inguruko ibilbidea izango da.

Mendizaleak 08:00etan abiatuko dira Balda plazatik. Bost ordu inguruko ibilbidea aurreikusten da, eta eguerdian, Zumaiara iritsita, autobusez itzuliko dira herrira, Lurraldebusen autobus zerbitzua baliatuz.

Aurreko irteeretan bezala, "giro ederrean" herri inguruko txokoez gozatzea da Anaitasuna Mendi Bazkunaren helburua, eta mendizale guztiak animatu ditu bertan parte hartuz "egun polita" pasatzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide