Zabalik dago Azkoitiko Domusa Teknik Openerako izen-ematea

Iraia Oteiza 2024ko api. 11a, 10:36

Apirilaren 20an hasiko da Txerloia tenis taldeak antolatutako txapelketa, eta izen-emate epea irekita egongo da hilaren 17ra bitartean.

Txerloia tenis klubak antolatutako Azkoitiko Domusa Teknik Opena hilaren 20an hasiko da. Banakako tenis txapelketa izango da, eta hiru kategoriatan egongo da banatuta: brontzea, zilarra eta urrea. Brontzezko kategorian neskek eta mutilek bereizita jokatuko dute txapelketa; aldiz, zilarrezkoan eta urrezkoan, partida mistoak jokatuko dituzte. Klubak jakinarazi duenez, jokalari bakoitzak erabakiko du zein kategoriatan apuntatu, organizazioaren laguntzarekin. Gutxienez bi partidu jokatuko dituzte kategoria bakoitzean.

Txerloia tenis klubaren 669 62 18 02 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita eman daiteke izena txapelketan, eta parte hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Tenis klubean urteko bonua dutenek eta tenis eskolakoek, aldiz, 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta brontze kategorian izena ematen duten tenis eskolako kideek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Klubak jakinarazi duenez, izen-ematea Bizum bidez edota txapelketako lehen partida jokatzerakoan ordaindu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide