Jende ugari bildu du Aymar Navarroren hitzaldiak

Iraia Oteiza 2024ko api. 10a, 11:55

Eskiatzaile kataluniarrak bere ibilbide profesionalaren nondik norakoak azaldu zituen atzo Elkargunean, eta bertaratu zirenek adi-adi entzun zituzten bere azalpenak.

Aste Santuko oporraldia amaituta, berriro martxan dira Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Jardunaldiak. Aymar Navarro freerider adituaren txanda izan zen atzokoan, eta jende ugari erakarri zuen kataluniarrak bere hitzaldira. Anaitasuna Mendi Bazkunak azaldu duenez, 200 bat lagun bildu ziren Navarroren saioan.

Aran bailarako (Katalunia) suhiltzaile eta eskiatzailea da Navarro, eta hamar urtean egin duen jardunbidea azaldu zuen atzo, bere ibilbide profesionaleko momentu esanguratsuenak errepasatuz, eta bere proiektu eta amets berriak ere kontatuz, amets txikienetatik hasi eta ekintza gogoangarrienetaraino.

(Argazkiak: Unai Aranguren)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide