Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko api. 10a, 09:57
'Pequeñas cartas indiscretas' filmeko irudi bat. (Sensacine)

'Pequeñas cartas indiscretas' igande eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; haurrentzako 'La familia Beneton' filma, berriz, igande arratsaldean; eta 'Munekata Kyodai' astearteko zineforum saioan eskainiko dute. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan 'Almazenean' antzezlana taularatuko baitute Baztartxon.

Igandetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Pequeñas cartas indiscretas, La familia Beneton, eta Munekata Kyodai.

Umeei zuzendutako La familia Beneton filmarekin hasiko dute asteburuko zine programazioa igande arratsaldean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, Pequeñas cartas indiscretas filma eskainiko dute, eta hurrengo egunean ere, ikuslearen egunean, film hori ikusteko aukera izango da, 20:00etan. Munekata Kyodai, berriz, astearteko zineforum saioan eskainiko dute, 20:00etan hasita.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Almazenean antzezlana eskainiko baitute Baztartxo antzokian, 19:00etan.

Hemen hiru filmen aurrerapen bideoak: 

Pequeñas cartas indiscretas:

La familia Beneton:

Munekata Kyodai:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide