Larunbatean hasiko dira udaberriko Bebarruko Jardunek Matadeixen

Iraia Oteiza 2024ko api. 9a, 15:15
Joseba Irazokiren kontzertua, Matadeixen.

Louis Laurain eta Joseba Irazokiren kontzertuek emango diete hasiera Bebarruko Jardunei. 22:30ean hasiko dira emanaldiak Matadeixen, eta sarrerak Matadeirako sarreran erosi ahal izango dira, zazpi euroren truke.

Udaberriko Bebarruko Jardunek prest ditu Matadero Ekintzak, eta bestetan bezalaxe, kontzertuek beteko dute Matadeixe datozen asteetan. Hain zuzen, Louis Laurain, Joseba Irazoki, Garazi Gorostiaga eta Izarne Oiarzabal, Peito Castelo eta Garazi Gorostiaga, Alex Mendizabal, Txaranga Urretabizkaia, Ezpalak eta Ke Lepo bakarkako zein taldeek eskainiko dituzte emanaldiak, eta azkeneko biek itxiko dute Bebarruko Jardunen programa, maiatzaren 25ean eskainiko dituzten kontzertuekin.

Louis Laurain eta Joseba Irazokiren kontzertuekin hasiko dira udaberriko Bebarruko Jardunek, larunbatean, 22:30ean. Tronpeta jotzailea da Laurain, Parisen bizi dena. Bere lana musika esperimentalaren, elektro-akustikaren, jazzaren, musika tradizionalaren, arte bisualaren eta permatiboen mugetan dago, eta musikaren inguruan pentsatzeko modu berritzaile eta pertsonala du. Bakarka zein lankidetza proiektuetan aritzen da, eta mundu osoan ibili izan da. Irazoki, aldiz, edozertara moldatzeko gai den musikari "ipurterrea, dotorea eta pragmatikoa" da, begi bat konposizioan eta bestea inprobisazioan duena. Askotariko proiektu zein egitasmotan aritu izan da, bere alderik barnekoena eta pertsonalena azaleratuz. Euskarazko floklorearen tradizioan eta pop eta folk anglosaxoian inspiratutako doinuak eskaintzen ditu. 

Emanaldietarako sarrerak Matadeiko atean eskuratu ahal izango dira, zazpi euroren truke.

Hona hemen Bebarruko Jardunen egitaraua, osorik:

  • Apirilak 13, larunbata: Louis Laurain eta Joseba Irazokiren kontzertuak, 22:30ean.
  • Apirilak 19, ostirala: Garazi Gorostiaga eta Izarne Oiarzabal, Peito Castelo eta Garazi Gorostiaga eta Alex Mendizabalen emanaldiak, 22:30ean.
  • Maiatzak 1, astezkena: Txaranga Urretabizkaia herriko txokoren batean, 12:00etan.
  • Maiatzak 25, larunbata: Ezpalak eta Ke Lepo taldeen kontzertuak, 22:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide