Haurren danborradako jantziak udaletxean entregatzeko eskatu du Tata elkarteak

Iraia Oteiza 2024ko api. 9a, 12:39
Joan den larunbateko danborradako irudi bat. (Iraia Oteiza)

Poltsa batean sartuta eta izen-abizenak zein telefono zenbakia jarrita utzi beharko dira jantziak.

Tata danborrada elkarteak haurrek joan den larunbatean danborradan erabilitako jantziak udaletxera bueltatzeko deia egin du. Jantziak udaletxerako sarreran jarri duten kaxan utzi beharko dira, poltsa batean sartuta. Hain justu, poltsan haurraren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat jartzeko eskatu du elkarteak, arropak zeinenak diren identifikatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide