Azkoitiko umeen danborrada, bideoan

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 8a, 13:19

200 haur baino gehiago atera ziren larunbatean Azkoitiko umeen danborradan, eta giro aparta jarriz zeharkatu zituzten herriko kaleak.

Sargori egonagatik ere, indarrez astindu zituzten danborrak Azkoitiko gaztetxoek larunbateko danborradan. 200 haur baino gehiagok hartu zuten parte danbor festan, sei taldetan banatuta: Gastadoreak, Umore Onak, Zalduntxoak, Abarketariak, Pelotariak eta Sukaldariak. Talde horiekin batera, sukaldari txikiek ere herriko kaleak zeharkatu zituzten txorizoa lepoan zintzilik zutela; eta karrozan ere ez zen umorerik falta izan, bertan zihoazen umeek gustura zeharkatu baitzituzten kaleak herritarrak agurtuz eta karameluak zein serpentinak botaz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide