Holz Und Blechek bilera irekira deitu ditu boluntarioak

Iraia Oteiza 2024ko api. 8a, 12:50

Jaialdiaren antolatzaileek boluntarioak behar dituzte antolaketa lan batzuekin lagundu ahal izateko. Horretarako prest daudenek Elkargunean izango dute hitzordua bihar, 19:00etan.

Holz und Belch musika elektronikoaren antolatzaileek bilera irekia deitu dute biharko. Maiatzaren 3an eta 4an egingo duten jaialdiaren antolaketa lan batzuetarako laguntza behar dutela adierazi dute, eta horretarako prest dauden boluntarioak bihar, asteartea, Elkargunean biltzera deitu dituzte. 19:00etan hasiko dute bilera eta laguntzeko prest dagoen herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide