Itzulia Azkoititik igaroko da bihar eta trafikoan eragina izango du

Iraia Oteiza 2024ko api. 5a, 12:07

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da 14:30etik 15:30 ingurura arte. Halaber, eragozpenak sor litezke Elgoibarrera doan GI-2634 errepidean ere.

Itzulia Azkoititik igaroko da bihar arratsaldean, eta eragina izango du trafikoan. Lasturtik 14:40 aldera iritsiko dira lehen txirrindulariak Madariaga auzora, eta handik Azkoitira jaitsiko dira 14:50 alderako, ondoren Gorlatik Bergara aldera joateko. Ondorioz, gutxi gorabehera 14:30etik 15:30era, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da. Halaber, eragozpenak sor daitezke Elgoibarrera doan GI-2634 errepidean ere, txirrindulariak Aittolatik Azkoitira jaitsiko direlako.

Biharkoa Itzuliaren 63. edizioko seigarren eta azken etapa izango da. Eibarren hasi eta bukatuko da, eta 137,9 kilometroko ibilbidea eginez, zazpi mendate zeharkatuko dituzte txirrindulariek.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide