Dena prest, larunbateko umeen danborradarako

Iraia Oteiza 2024ko api. 3a, 20:46

Azken urteetan bezala, Pazko asteko larunbatez egingo dute haurren danborrada Azkoitian. Egun handirako azken entseguetan dihardute Gurea pilotalekuan. 

Danbor festa lehertzear da Azkoitian. Larunbatean egingo dute haurrek danborrada herriko kaleetan barrena, eta azken entseguetan dihardute Gurea pilotalekuan. HH5etik LH6ra arteko haurrek parte hartuko dute danborradan: HH5ekoak sukaldari txiki moduan aterako dira; LH1ekoak, gastadore, karrozan edo kantinera; eta LH2tik LH6ra arteko neska-mutilek joko dute danborra. Aurten, gainera, aspaldiko urteetan ez bezala, arkatza eta paella ontzia eramaten dituztenak ere aterako dira. 17:00etan hasita, herriko kaleak girotuko dituzte danbor eta barrika doinuekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide