Plaza Ondok atzeratu egin du Bastidara eta Ezkaraira egin behar zuen irteera

Iraia Oteiza 2024ko api. 3a, 12:55
Plaza Ondoko kideak irteera batean. (Plaza Ondo)

Apirilaren 18an beharrean hilaren 25ean egingo dute irteera, aurreikusitako ordutegian.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak hainbat irteera antolatu ditu datozen hilabeteetarako, batzuk egun batekoak eta beste hainbat egonaldi luzeagokoak. Irteera horietako batean, Bastidara (Araba) eta Ezkaraira (Errioxa, Espainia) joango dira eguna pasatzera. Hasiera batean apirilaren 18rako aurreikusi zuten irteera, baina, azkenean, hilaren 25ean joango dira hara.

Ordutegiak, baina, ez du aldaketarik izango: 08:00etan abiatuko dira liburutegi ondoko autobus geltokitik, eta Jatorrena jatetxean bazkalduko dute. Hara joan nahi duenak apirilaren 12ra arte eman dezake izena: bazkideek 42 eurotan, eta gainontzekoek 48 eurotan. Hamarretakoa bakoitzak eraman beharko du, eta edaria Plaza Ondok eskainiko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide