Baserritarren egungo egoera eta protestak izango dituzte hizpide hurrengo Trebakuntza Saioan

Iraia Oteiza 2024ko api. 2a, 16:52
Ingurumen Mahaiak antolatutako jardunaldietako bat. (Azkoitiko Udala)

Apirilaren 9an izango da saioa, 18:00etan, Elkargunean. Xabier Iraola eta Aritz Eizagirre adituak izango dira saioko hizlariak.

Baserritarren protestak eta traktoradak. Zer dago mobilizazioen oinarrian? izenburupean, baserritarrek bizitakoen nondik norakoak eta protesten zergatiak azalduko dituzte Xabier Iraola ENBA Euskal Nekazarien Batasuneko koordinatzaileak eta Aritz Eizagirre Xarrondo baserriko esne ekoizleak. Hedabideetan bolo-bolo dabilen gaiaren inguruan euren ikuspegia lehen pertsonan ematen saiatuko dira Iraola eta Eizagirre.

Apirilaren 9an, asteartez, izango da saioa, 18:00etan, Elkargunean eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera. Ingurumen Mahaiak antolatutako Trebakuntza eta Hausnarketa Saioen baitan egingo duen jardunaldietako bat izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide