Ostiral Santu arratsaldeko prozesioa, bideoan

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 29a, 19:38

Eguraldiari begira zeuden herritar gehienak, ea ateri eutsiko zuen, eta tanta gutxi batzuk bota dituen arren, ohiko moduan egin dute ekitaldia, 18:15 aldean hasita. 

Aste Santuko ekintzetan murgilduta jarraitzen du Azkoitiak. Ostiral Santuko prozesioak izan ohi dira herritarrek gehien itxarondako hitzorduak, eta argi gelditu da hori arratsalde partean parrokiaren aurrealdean eta Plaza Berrian jendetza bilduta. Eguraldiari begira zeuden herritar gehienak, ea ateri eutsiko zuen, eta tanta gutxi batzuk bota dituen arren, ohiko moduan egin dute ekitaldia. 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori amaitzean, prozesioa egin dute, parrokiatik abiatuta. 11 pauso eraman dituzte herritarren artean.

  1. Jesus baratzean (Goiko Kale)
  2. Pilatos eta Jesus (Plaza Berri)
  3. Ecce Homo (Floreaga)
  4. Jesus gurutzea bizkarrean duela (Altzibar)
  5. Veronica (Erdi Kale)
  6. Maria magdalena (Eper Kale)
  7. San Juan (Guardi Kale)
  8. Kalbarioa (San Martin)
  9. Pietatea (Azkoitiko errebala)
  10. Zerraldoa (azkoitiar guztiena)
  11. Ama doloretakoa (azkoitiar guztiena)

Ostiral Santuan ohi den moduan, iluntzean beste prozesio bat egingo dute: Hilobirako Prozesio Santua, hain zuzen ere, 21:30ean hasita, Parrokiatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide