Bederatzi film eskainiko dituzte apirilean Baztartxon

Ane Olaizola 2024ko api. 1a, 09:00
'Los niƱos de Winton' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Helduentzako eta haurrentzako launa film eta zine forum bat eskainiko dituzte apirilean herriko antzokian, ohiko ordutegian.

Apirilean bederatzi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako eta haurrentzako launa film izango dira herriko antzokian emango dituztenak, eta zine forum saio bat ere eskainiko dute. Helduen filmen artean honako hauek daude: Oppenheimer, Pequeñas cartas indiscretas, Los niños de Winton eta Pájaros. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Kung Fu Panda 4, La familia BenetonJohnny Puff: Misión secreta eta Dragoi jagolea. Bestalde, apirilaren 16an izango da zine forum saioa antzokian Las hermanas Muneketa filmarekin.

Hona hemen apirilean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:

  • Apirilak 6, 7 eta 8: Oppenheimer.
  • Apirilak 7: Kung Fu Panda 4.
  • Apirilak 14 eta 15: Pequeñas cartas indiscretas.
  • Apirilak 14: La familia Beneton.
  • Apirilak 16: Las hermanas Muneketa filmarekin zine forum saioa. 
  • Apirilak 20, 21 eta 22: Los niños de Winton.
  • Apirilak 21: Johnny Puff: Misión secreta.
  • Apirilak 28 eta 29: Pájaros.
  • Apirilak 28: Dragoi jagolea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide