Giro onean jokatu dituzte XLIX. Atano III.a buruz buruzko pilota txapelketaren finalak

Ane Olaizola 2024ko mar. 25a, 15:17
Txapelketaren antolatzaileak eta aurtengo finalistak. (Oteiza pilota elkartea)

Guztira, aurre-benjamin mailatik hasi eta haurren mailara arteko sei finalez gozatu ahal izan zuten pilotariek zein pilotariek larunbat goizean, Gurea pilotalekuan. 

Azkoitiko Oteiza pilota kirol klubak antolatuta, Atano III.a buruz buruzko pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten joan zen larunbatean Gurea pilotalekuan, eta guztira, aurre-benjamin mailatik hasi eta haurren mailara arteko sei finalez gozatu ahal izan zuten pilotariek zein pilotariek, "giro ona" nagusitu baitzen bertan. 

Aurre-benjaminetan, Aimar Azkune 16-0 gailendu zitzaion Eki Oriari; benjamin B mailan, Julen Oteiza eta Eki Elorzaren aurkako partida 11-6 amaitu zen; benjamin A mailan, Jon Azpiazuk 14-16 galdu zuen Eneko Martijaren aurka; alebinak B mailan, Ian Juaristik 16-9 irabazi zuen Mikel Azkuneren aurka; alebinak A mailan, Julen Azpiazu eta Jurgen Aizpuruaren arteko finala 10-16 amaitu zen; eta umeen mailan, 10 eta 18 egin zuten Erik Ariztegik eta Pello Alkortak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide