Apirileko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Teodoro Ruiz musikaria

Erredakzioa 2024ko api. 2a, 10:30

Maxixatzen datozen egunotan hasiko da apirileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean landu du Teodoro Ruiz musikariak egindako ibilbidea, hura elkarrizketatuta.

Teodoro Ruizek 56 urte daramatza Azkoitiko Musika Bandan errekintoa jotzean, eta Azkoitikoan ez ezik, Zumarragakoan ere jotzen du, duela 50 urtetik. Mende erdia betetzea urteotan guztiotan egin duen ahalegina aitortzeko eta eskertzeko abagune aproposa dela iritzita, duela aste batzuk omenaldi hunkigarria egin zioten Zumarragako (Gipuzkoa) Zelai Arizti aretoan. Omenaldi hori aitzakia hartuta jo du Maxixatzenek musikariarengana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide