Ikusgai daude Eusko Legebiltzarreko hautesmahaien zozketaren emaitzak

Ane Olaizola 2024ko mar. 21a, 11:50
Herritar bat botoa ematen. (Andoni Elduaien)

Herritarrek Azkoitiko Udalaren webgunearen eskuinaldean dagoen leihoan kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu zaien edo ez. Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak.

Dagoeneko ikus daitezke apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako hautesmahaien zozketaren emaitzak. Udalak gaur 09:00etan egin du ezohiko udalbatzarra zozketa egiteko. Hain zuzen, herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu al zaien, eskuinaldean dagoen leihoan klik eginda.

Lotura horretan sartu, NA zenbakia sartu, eta sistemak erantzungo die herritarrei mahaian egotea egokitu zaien ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, hauteskunde mahaiaren inguruko informazioa emango dio webguneak erabiltzaileari. Halaber, mahaian egon behar dutenek etxean jasoko dute udalaren jakinarazpen ofiziala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide