Eskola Kirolaren inguruko hitzaldia eskainiko dute arratsaldean

Iraia Oteiza 2024ko mar. 21a, 10:40

Eneko Garetxana Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol teknikariak gidatuko du saioa, 18:30ean, Elkarguneko Intsausti aretoan.

Eskola Kirolaren inguruko hitzaldia eskainiko dute arratsaldean Elkarguneko Intsausti aretoan. 18:30ean hasita, Gipuzkoako Eskola Kirolaren ereduari lotutako azalpenak emateaz arduratuko da Eneko Garetxana Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol teknikaria. Gaiaren inguruan egin berri dituzten azterketen ondorioak eta ebidientziak ere azalduko ditu berak, eta etorkizunera begira Eskola Kirolak zer nolako ibilbidea egitea nahiko luketen ere iragarriko du. Bertaratzen direnek, kezkak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide