Floreagako bolariek bikain ekin diote Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo bolo txapelketari

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 20a, 14:56

Floreagako bolatokian jokatu zuten, zapatuan, txapelketaren lehen jardunaldia. Taldeka onenak izan ziren Azkoitikoak, eta sailkapen indibidualean bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Erik eta Santos Muñoz.

Etxean eta lan ederra eginda hasi dute Floreagako bolariek Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo bolo txapelketa. Joan den zapatuan, Floreagako bolatokian bertan jokatu zuten txapelketaren lehen jardunaldia, eta etxeko taldekideek lan txukuna egin zuten. Hain zuzen ere, Floreagako taldeak irabazi zuen taldekako sailkapena, Asola Berri A eta Elgeta A taldeen aurretik. Banakako sailkapenean, berriz, Sebas Aranzabalentzat (Elgeta A) izan zen garaipena, eta Floreagako Erik eta Santos Muñoz sailkatu ziren haren atzetik; zazpi txirlo egin zituen irabazleak, eta seina, berriz, azkoitiarrek.

Binakako lehian ere bigarren tokian sailkatu ziren Floreagako Santos Muñoz eta Gorka Etxaniz, Elgeta A-ko Gotzon Urangaren eta Sebas Aranzabalen atzetik. Asola Berri B-ko Olaitz Rodriguezek irabazi zuen emakumeen sailkapena, eta Asla Berri E-ko Beñat Oñederrak jubenilena.

 

(Argazkiak: Mikel Urkia)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide