"Guztientzat balio duen eskola" aldarrikatuko dute ostegunean, Isilune Zirkuluan

Ane Olaizola 2024ko mar. 19a, 16:08
Kanarietako migrazio krisia gogoratu zuten otsaileko Isilune Zirkuluan. (Utzitakoa)

Marea Urdina elkartearen eskutik, "bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako hezkuntza jasotzea guztion oinarrizko eskubidea" dela aldarrikatuko dute ostegun iluntzean plazan egingo duten elkarretaratzean.

Datorren ostegunean Isilune Zirkuluaren elkarretaratzea egingo dute, eta hil honetan, "guztientzat balio duen eskola" aldarrikatuko dute herriko plazan, Marea Urdina elkartearen bidez. Ohi bezala, 20:00etan hasiko da elkarretaratzea.

Hain zuzen, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna izango da ostegunean, eta horren harira azpimarratuko dute dute "bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako hezkuntza jasotzea guztion oinarrizko eskubidea" dela. Horrekin batera, "ikasle askoren" eskubide hori "egunero" urratzen dela salatuko dute, bereziki "arrazoi desberdinegatik egoera zaurgarrian" dauden ikasleena. Marea Urdinaren iritziz, "lehenbailehen" ezarri behar dira neurri zuzentzaileak, eta eskolari "premiazko baliabideak" esleitu beharko zaizkio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide