Ostegunean egingo dute hauteskundeetarako mahaikideen zozketa

Intza Trula 2024ko mar. 19a, 11:57
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, iazko uztailean. (Artxibokoa)

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Ostegunean, 09:00etan, izango da mahaikideen zozketa, eta azkoitiarrek udalaren webgunean ikusi ahal izango dituzte emaitzak.

Ostegunean egingo dute apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa. 09:00etan egingo dute hautesmahaiak osatzeko zozketa, eta ondoren, eguerditik aurrera izango dute herritarrek emaitzak ikusteko aukera, Azkoitiko Udalaren webgunean.

Emaitza ikusteko NA zenbakia sartu beharko da, eta sistemak automatikoki esango dio herritarrari mahaian egon beharko duen ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, beharrezko informazio guztia ere emango zaio erabiltzaileari. Halaber, mahaian egotea egokitu zaienei etxera ere bidaliko zaie jakinarazpena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide