Maxixatzenen zozketak

Amaia Alberdik irabazi du Errigoraren beste saskia

Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 12:59

Nafarroa hegoaldean ekoitzitako askotariko jakiz zein edariz osatutako saskia irabazi du Maxixatzeneko bazkideak.

Maxixatzeneko bazkideek Errigoraren saskia eskuratzeko zozketan parte hartzeko aukera izan zuten ostegunera bitartean. Guztira, bi saski zozkatu ditu Maxixatzenek, eta zozketa egin ondoren, Amaia Alberdiri egokitu zaio sarietako bat. Nafarroa hegoaldean ekoitzitako askotariko jakiz zein edariz osatutako saskia irabazi du Maxixatzeneko bazkideak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide