Hiru azkoitiar eta errezildar bat sailkatu dira Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguneko finalerako

Nerea Uranga 2024ko mar. 15a, 23:12

Errezilgo Euskararen Hilabetearen barruan, Urolako bertso eskoletako Gelatik Plazara bertso sariketako saioa izan da gaur arratsaldean Errezilgo Borondegiko aretoan.

Errezilgo Euskararen Hilabetea egitarauaren barruan, Urola bailarako Gelatik Plazara bertso sariketako saioa izan da gaur arratsaldean Errezilgo Borondegiko aretoan. 21 bertsolari gaztek parte hartu dute, eta apirilaren 29an Aretxabaletan izango den Gipuzkoako Bertso Eskolen eguneko finalerako lau bertsolari gaztetxo sailkatu dira: Greta Etxaniz, Ane Peña eta Nora Arrizabalaga azkoitiarrak eta Mikel Zabala errezildarra.

Gelatik Plazara bertso sariketan 14 urtez azpiko bertsolariek parte hartzen dute, eta eskualdez eskualde egiten dira sariketak. Gelatik Plazararen helburuak tokian tokiko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutzea eta gela barrutik plazara jauzi egiteko zubi lana egitea izaten dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide