Jende ugari bildu da 'Zer ezkutatzen du hiribilduak' hitzaldian

Intza Trula 2024ko mar. 15a, 10:47
'Zer ezkutatzen du hiribilduak' hitzaldia, atzo Elkargunean. (Oier Arregi)

Idoia Arrieta historialariak eskaini zuen hitzaldia, atzo arratsaldean, Elkargunean. Azkoitia 700 batzordeak antolatutako hitzaldi zikloaren barruko saioa izan zen.

Jende ugari elkartu zen atzo arratsaldean Elkargunean, Idoia Arrieta historialariaren eskutik Zer ezkutatzen du hiribilduak hitzaldia entzutera. Azkoitia 700 batzordeak herriko historia ezagutzeko antolatutako hitzaldi zikloaren barruko saioa izan zen. 

Ekainean izango da datorren hitzaldia. Hain justu, San Martingo erlojua izango dute hizpide Yeregui Elkarteak, Azkoitiko Alkorta anaiek, Konberbi enpresako Miguel Angel Larrañagak eta Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotziak. Irailean, berriz, Rosa Ayerbe historialariak Ahaide nagusiak Azkoitiko eta Gipuzkoako instituzioetan goiburupean eskainiko du saioa orduan. Urrian, berriz, Javier Elorza historialariak Azkoitia eta bere sustraiak: Iraurgiko San Martin eta Miranda (1324-1550) liburua aurkeztuko du. Azaroan, amaitzeko, San Martingo historiaurrean jarriko dute arreta, eta Munibe arkeologia taldeko Juan Mari Arruabarrenak zikloko azken hitzaldia eskainiko du.

'Zer ezkutatzen du hiribilduak' hitzaldia, atzo Elkargunean (Oier Arregi)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide