Udalek eta Ertzaintzak koordinazio bilera egin dute

Ane Olaizola 2024ko mar. 14a, 14:56

Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek, Udaltzaingoak eta udalek bilera egin dute gaur goizean, delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko. 

Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek, udaltzaingoek eta udalek bilera egin dute gaur goizean, delitu ekintzen inguruko balorazioa eta azterketa egiteko. Besteak beste, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak parte hartu du bileran, Zestoako, Bidania-Goiazko eta Beizamako udal ordezkariekin batera. Udalak azaldu duenez, bilera horretan Ertzaintzak 2023ari dagozkion arau hausteen estatistikak aurkeztu ditu, eta prebentzioaren eta plangitzaren inguruko gaiak izan dituzte hizpide.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide