Xanti Etxaniz 'Pattana' omenduko du larunbatean Iraurgi Saskibaloiak

Intza Trula 2024ko mar. 14a, 09:00
Xanti Etxaniz 'Pattana' taldeko argazki batean. (Iraurgi Saskibaloi Kluba)

Larunbat honetan, 16:30ean, jokatuko du jardunaldiko partida Domusa Teknik ISBk Port Management CB Andratx taldearen aurka. Azkoitiko kiroldegian izango da.

50. urteurrenaren bueltan, klubeko pertsona eta talde esanguratsuak omentzen ari da Iraurgi Saskibaloia, eta larunbat honetan, Xanti Etxaniz Pattana izango da aitortza jasoko duen pertsona. Domusa Teknik ISBk Port Management CB Andratx taldearen aurka jokatuko du larunbatean, 16:30ean, Azkoitian. Hala, partida hasi aurretik jasoko du aitortza Xanti Etxaniz Pattana-k.

"Itzalean eta itzaletik urte luzez klubaren alde lan egin du Etxanizek. Momentu honetan klubak bizi duen arrakastaren arduradunetako bat da", dio Iraurgi Saskibaloi Klubak. "Emakumeen saskibaloiaren alde lan egin du gehienbat, eta gaur egun Azkoitiko eta Azpeitiko saskibaloia dagoen lekuan baldin badago, Pattana bezalako lagunek egindako lanagatik da".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide