Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko mar. 13a, 09:15
'Bizkarsoro' filmeko irudi bat. (Sensacine)

'Bizkarsoro' igande eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; haurrentzako 'Peppa's cinema party' filma, berriz, igande arratsaldean; eta 'Negu hurbilak' astearteko zineforum saioan eskainiko dute. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan 'Esnearen kolorekoa' antzezlana taularatuko baitute Baztartxon.

Igandetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Bizkarsoro, Peppa's cinema party, eta Negu hurbilak.

Umeei zuzendutako Peppa's cinema party filmarekin hasiko dute asteburuko zine programazioa igande arratsaldean, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, Bizkarsoro filma eskainiko dute, eta hurrengo egunean ere, ikuslearen egunean, film hori ikusteko aukera izango da, 20:00etan. Negu hurbilak, berriz, astearteko zineforum saioan eskainiko dute, 20:00etan hasita.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango, egun horretan Esnearen kolorekoa antzezlana eskainiko baitute Baztartxo antzokian, 19:00etan.

Hemen hiru filmen aurrerapen bideoak: 

Bizkarsoro:

Peppa's cinema party:

Negu hurbilak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide