23. Korrika

Korrikaren amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Iraia Oteiza 2024ko mar. 9a, 12:51

Azkoitiko Korrika batzordeak martxoaren 24an Baionara joateko autobusa antolatu du. Txartelak Lujan dendan daude eskuragarri. 

Martxoaren 14an Irunen (Gipuzkoa) hasiko da Korrikaren 23. edizioa, eta hilaren 24an Baionan amaitu, eta Azkoitiko Korrika batzordeak autobusa antolatu du Korrikaren amaiera ekitaldira joan nahi dutenentzat. Hori horrela, plazak bete arte txartelak eskuragarri egongo dira Lujan dendan, bost euroren trukean.

Martxoaren 24an, igandean, 09:00etan aterako da autobusa liburutegi paretik; ondoren, 19:00etan aterako da atzera bueltako autobusa Baionatik. Gurasorik gabe joango diren adin txikikoek adingabeak atzerrira irteteko baimena aurkeztu beharko dute autobusera igotzerako orduan –agiria gurasoek edota titularrak eta Ertzaintzak sinatuta eraman behar da–. Baimenaren inguruko informazio gehiago, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide