Toki Alai zubiko espaloia itxiko dute datorren astean, ur ihesa konpontzeko

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 9a, 10:19
Toki Alai zubia itxita izango da oinezkoentzat. (Azkoitiko Udala)

Julio Urkixo eta Juin kaleen arteko bidegurutzearen ondoko zubia oinezkoentzat itxita egongo da astelehenetik ostegunera, hilaren 11tik 14ra. Lanorduez kanpo, printzipioz, irekita izango da.

Toki Alai zubiko espaloia, Julio Urkixo eta Juin kaleen arteko bidegurutzearen ondokoa, oinezkoentzat itxita egongo da datorren astean, astelehenetik ostegunera bitartean, hilaren 11tik 14ra. Ur ihesa atzeman dute gune horretan, eta hori konpontzeko lanak gauzatu behar dituztelako itxiko dute.

Lanorduetan itxita egongo da espaloia, eta lanorduez kanpo, printzipioz, erabilgarri izango da. Gipuzkoako Urak sektorizazio lanak egiten ari da Julio Urkixo kalean sarearen eraginkortasuna eta uraren kalitatea bermatzeko, eta lan horien barruan antzeman dute ihesa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide