Emakumeenganako zapalkuntzen kontra antolatzeko aldarria zabaldu du Itaiak Martxoaren 8an

Iraia Oteiza 2024ko mar. 8a, 20:00

Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean, kontzentrazioa egin du Itaiak Azkoitiko plazan. Emakume langileek jasaten dituzten zapalkuntzei aurre egiteko beharra aldarrikatu dute.

Emakumeen Nazioarteko Eguna azken hondarretara iristen ari den arren, eguna amaitzeko, elkarretaratzea egin dute Azkoitiko plazan. Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean, herritar ugari bertaratu da Itaiak egindako aldarriarekin bat egitera. "Emakume langileen zapalkuntzarekin amaitzeko oinarriak jarriko dituen gizarte sozialista eraikitzeko" eskatuz, berdintasunaren eta sozialismoaren aldeko aldarriak oihukatu dituzte kontzentrazioan bildu diren herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide