Zein da 'astapaola' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko mar. 8a, 11:22

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'arbaztadune' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'astapaola' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Astapaola hitzak ahoz esaten den astakeria esan nahi du, ahokada txoroa. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ze astapaola dittuk hoxek? Ixilik eon ai!".
  • Euskara batuan: "Zer astakeria dituk horiek? Hago isilik!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide