More kolorez jantziko da Azkoitia gaur

Iraia Oteiza 2024ko mar. 8a, 10:34
Martxoaren 8ko artxiboko irudi bat.

Gaurko askotariko ekintzak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Azkoitiko Udalak, Urola Erdiko Itaiak eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek.

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta aldarrikapen eguna izanik hainbat ekintza eta protesta antolatu dituzte Azkoitiko Udalak, Urola Erdiko Itaiak eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek.

Halaber, berdintasunaren aldeko aldarriak ez dira gaurko egunera bakarrik mugatuko, datozen egunetan ere jarraipena izango baitute herri askotan.

Hona hemen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Azkoitian antolatutako ekitaldiak:

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 11:00. Eraso gabeko heziguneen alde, emakume langile batu borrokara leloarekin tailerra, Azkoitia BHIko DBHko aretoan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta.
  • 12:00. Elkarretaratzea, Azkoitia BHIko DBHko patioan. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta. 
  • 11:30-12:00. Herriko ikasleen aldarrikapenak, udaletxe aurrean. 
  • 17:30. Motxila moreen banaketa.
  • Arratsaldean zehar. Gazteria zerbitzuak eta Kale Heziketa programak antolatutako ekintzak.
  • 19:00. Baginaren bakarrizkeak emanaldia Baztartxo antzokian.
  • 19:00. Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean manifestazioa, plazatik hasita. Itaiak deitu du.

Martxoak 10, igandea:

  • 19:00. Oihulari Klownen Sex o no sex ikuskizuna, Matadeixen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide