Biziloreko ikasleek eta Urola Bizirikeko kideek zuhaitzak landatu dituzte Munoaundin

Iraia Oteiza 2024ko mar. 7a, 12:45

Joan den igandean egin beharreko landaketa bertan behera utzi zuen Urola Bizirik taldeak, eguraldi txarra medio. Asteburu honetarako ere eguraldi kaskarra iragarri dutenez, azkenean Biziloreko ikasleekin batera landatu dituzte zuhaitzak Munoaundin, landaketa gehiago atzeratu gabe.

Landaketak egiteko sasoi betean, zuhaitz berriak landatu zituzten atzo Munoaundin Urola Bizirik taldeko kideek eta Biziloreko ikasleek. Eguraldia lagun zutela, taldeak kudeatzen dituen haztegietatik datozen ehun bat zuhaitz txiki landatu zituzten elkarlanean; besteak beste, haritzak, arteak, artelatzak, hurritzak edota gaztainondoak.

Joan den iganderako antolatu zuen Urola Bizirikek zuhaitzak landatzeko Munoaundirako irteera, baina, eguraldi txarra medio, bertan behera utzi behar izan zuten landaketa. Asteburu honetako iragarpen kaskarra ere kontuan hartuta, taldeak Biziloreko ikasleak gonbidatu zituen atzo eta elkarrekin landatu zituzten zuhaitzak, landaketa gehiago atzeratu beharrik izan gabe. 

(Argazkiak: Urola Bizirik)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide