'Amelie kontalaria' ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Aizkibel liburutegian

Iraia Oteiza 2024ko mar. 7a, 12:21

Martxoaren 13an, asteazkenez, izango da saioa, eta hara joan nahi duenak martxoaren 12ra arte izango du izena emateko aukera. 

Azkoitiko Aizkibel liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du martxoaren 13rako, asteazkena: Amelie kontalaria izango da egun horretan, eta ipuin kontalariek musikarekin uztartuko dute saioa.

Martxoaren 13an, 18:30ean hasiko da emanaldia, eta HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako umeei zuzendutakoa izango da. Bertara joan nahi duenak martxoaren 12ra arte izango du izena emateko aukera, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide