Mertxe Aizpuruaren solasaldia hartu du Azkoitiko Bilguneak

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 6a, 13:40
Mertxe Aizpurua atzo, Azkoitiko Bilgunean.

Apirilaren 21eko hauteskundeen atariko eskaini zuen solasaldia Aizpuruak atzo arratsaldean. 

Erabaki etorkizuna lelopean, Espainiako Kongresuko diputatu Mertxe Aizpurua Azkoitian izan zen atzo, asteartez, Azkoitiko EH Bilduk antolatuta. Bertan, hizpide izan zituzten egungo testuingurua nahiz apirilaren 21eko hauteskundeak. Asier Altuna Azkoitiko EH Bilduren bozeramaileak gidatu zuen saioa. 

Azken asteotan han eta hemen dabiltza EH Bilduren ordezkariak Euskal Herriko herrietan barrena solasaldiak eskaintzen eta herritarren zalantzak eta galderak erantzuten. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide