'Basa' liburuaz mintzatu da Azkoitiko Irakurle Taldea

Intza Trula 2024ko mar. 6a, 12:11
'Basa' liburua izan zuten aztergai atzo. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Miren Amuriza liburuaren egileak ere parte hartu zuen atzo Elkargunean egindako saioan. Ohi bezala, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak egin zituen dinamizatzaile lanak.

Basa (Elkar) liburua aztertu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko Irakurle Taldeak. Elkarguneko Zeharkako aretoan egin zuten saioa, eta Miren Amuriza liburuaren egilea ere bertan izan zen, liburuaren nondik norakoak azaltzen. Ohikoa denez, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra izan zen dinamizatzailea.

Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide