Gutuna

Aparkaleku arazoa

Yolanda Uranga, Antton Elorza eta Jose Luis Uria 2024ko mar. 4a, 12:36
San Martingo eta Altamirako bizilagunetako batzuk. (Utzitakoa)

Yolanda Uranga, Antton Elorza eta Jose Luis Uriak honako gutuna idatzi dute San Martin eta Altamirako bizilagunen izenean: Aparkaleku arazoa.

San Martin eta Altamirako bizilagunok auzoko aparkaleku arazoei irtenbidea emateko eskatzen dio udalari. Dakizuen bezala, Azkoitian beste hainbat herritan bezala, aparkaleku arazoa jasaten ari gara. Herrian, obra anitz egiten ari dira, hala nola, Txalon Errekan San Martin alderantz egiten hasi diren etxebizitzak, San Martin auzoan Izar-Jai urbanizazioko etxebizitzak... Lehen, nahikoa lan ez aparkalekua aurkitzeko eta orain, obra hauek hastearekin batera, aparkaleku gehiago kentzea etorri da.

Norbaitek pentsa dezake zergatik garen kexu Profesionaleko aparkeleku handi hori bertan edukita. Agian, ez zarete jakinaren gainean egongo, baina hor ere etxebizitzak egitera doaz. Beraz, horko aparkalekua ere desagertu egingo da. Bai, aldi baterako irtenbide bat izan daiteke, baina ez da nahikoa.

Etxebizitza promozio horien berri izan orduko, ordungo udal taldeari gure kezka helarazi genion. Udal hauteskundeak baino lehenago EAJk auzoz-auzo egindako bileran, orduan alkategai zenari eta gaur egun alkate denari ere azaldu genion gure arazoa. Bilera hartan hainbat irtenbide planteatu genizkien haiei, baina udalaren aldetik ez dugu ez erantzunik ez proposamenik jaso.

Noski auzotarrok haserre gaudela. Ez da bidezkoa arazo bat konpontzeko (etxebizitzen arazoa) beste arazo bat sortzea (aparkalekuen arazoa). Hori ez da konponbidea! San Martin eta Altamirako bizilagunok udalari denboran iraungarria izango den irtenbidea eskatzen diogu, orain!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide