Martxoaren 8aren harira mobilizazioak prestatu dituzte Ikasle Abertzaleek

Ane Olaizola 2024ko mar. 3a, 09:30
Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak taldeak Martxoaren 8aren harira antolatutako ekintza bat, artxiboko irudi batean.

Azkoitia BHIren DBHko aretoan eta atarian tailerra eta elkarretaratzea egingo dituzte ostiralean.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako hainbat mobilizazio antolatu dituzte Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek, eta Azkoitian, tailerra eta elkarretaratzea egingo dituzte Azkoitia BHIn.

Ostiralean, 11:00etan hasita, tailerra egingo dute DBHko aretoan, eta ondoren, 12:00etan, elkarretaratzea izango da, eraikin beraren atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide