Bihar amaituko da umeen danborradan izena emateko epea

Ane Olaizola 2024ko mar. 2a, 09:16
Iazko umeen danborradaren irudi bat. (Mailo Oiarzabal)

Haurrek ikastetxeetan jasoko dute danborradan parte hartu ahal izateko formularioa, eta han parte hartzeko asmoa dutenek hori bete beharko dute. Martxoaren 11n hasiko dituzte entseguak.

Datorren apirilaren 6an egingo duten umeen danborradan parte hartu nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna. Aurten, ikasleek ikastetxeen bidez jasoko dute danborradan parte hartu ahal izateko formularioa, eta danborradan parte hartzeko asmoa dutenek hori bete beharko dute.

Martxoaren 11n hasiko dituzte entseguak, eta astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira Gurean danborrada prestatzeko, 19:00etatik 20:00etara artean. Arropak ere egun horietan har daitezke.

HH5etik LH6ra artekoek parte hartu ahal izango dute danborradan: HH5ekoak sukaldari txiki moduan atera ahal izango dira; LH1ekoak, gastadore, karrozan edo kantinera moduan; eta LH2tik LH6ra arteko neska-mutilek, berriz, danborra jotzen zein kantinera edo banderadun moduan parte har dezakete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide