Aingeru Guardako egunak dozenaka herritar bildu ditu ermitan

Iraia Oteiza 2024ko mar. 1a, 11:57

Eguraldia lagun zutela, herritar ugari elkartu da goizean Aingeru Guarda ermitan, eta askok kanpotik jarraitu dute meza nagusia. Erroskilla saltzaileek ere ez dute hutsik egin.

Martxoko lehenarekin batera ospatu dute beste urte batez herritarrek Aingeru Guardako eguna. Ohi bezala, Aingeru Guarda ermitan elkartu dira herritarrak, elizkizunak egin baitituzte han. 11:00etan izan da meza nagusia, eta dozenaka lagun elkartu dira barrualdean zein kanpoaldean elizkizuna jarraitzeko. Eguraldia lagun, dozenaka pertsona izan dira aurten Aingeru Guardara joan direnak, autoz zein oinez. Goiza borobiltzeko eta tradizioa den moduan, erroskillak erosteko aprobetxatu dute herritarrek egun seinalatua. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide