Mendi Tour jaialdia egingo dute datorren asteazkenean

Iraia Oteiza 2024ko ots. 29a, 12:30

Mendi Film jaialdiko film onenak ikusteko aukera eskainiko dute Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Sarrerak 5 euroren truke eskura daitezke, honako lotura honetan.

Anaitasuna mendi bazkunak Mendi Tour jaialdia ekarriko du Azkoitira datorren asteazkenean, hilaren 6an. Mendi Film Mendi eta Abentura Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko sail ofizialeko Zerbait aldatu da, La Gara, The Silent Scape eta Captains on El Cap film zein film laburrak ikusteko aukera egongo da egun horretan, 19:00etan hasita, Baztartxo antzokian. Anaitasuna mendi bazkunak Mendi Jardunaldien barruan prestatu duen ekintzetako bat izango da asteazkenekoa.

Filmak ikusteko sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke, 5 euroren truke.

Hona hemen emanaldien aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide