Hamar film eskainiko dituzte martxoan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko ots. 29a, 11:33
'Cazafantasmas: Imperio helado' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Helduentzako bost film, haurrentzako lau eta zine forum bat eskainiko dituzte martxoan herriko antzokian, ohiko ordutegian.

Datorren hilean, hamar film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako bost film izango dira herriko antzokian emango dituztenak, eta haurrek lau film ikusteko aukera izango dute. Helduen filmen artean honako hauek daude: Pobres criaturas, Dune 2, Bizkarsoro, Tratamos demasiado bien a las mujeres eta Cazafantasmas: Imperio helado. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Boonie bears: Regreso a la tierra, Museoaren zaindariak, Peppa's cinema party eta Kung Fu Panda 4. Martxoaren 19an izango da zine forum saioa antzokian Negu hurbilak filmarekin.

Hona hemen martxoan Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia:

  • Martxoak 2, 3 eta 4: Pobres criaturas.
  • Martxoak 3: Boonie bears: Regreso a la tierra.
  • Martxoak 9, 10 eta 11: Dune 2.
  • Martxoak 10: Museoaren zaindariak. (Euskaraz)
  • Martxoak 17 eta 18: Bizkarsoro.
  • Martxoak 17: Peppa's cinema party.
  • Martxoak 19: Negu hurbilak zine forum saioa.
  • Martxoak 23, 24 eta 25: Tratamos demasiado bien a las mujeres.
  • Martxoak 24: Kung Fu Panda 4.
  • Martxoak 30, 31 eta apirilak 1: Cazafantasmas: Imperio helado.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide