'Pobres criaturas' eta 'Boonie Bears: Regreso a la tierra' filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko ots. 28a, 09:00
'Pobres criaturas' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Larunbatetik asteartera bitartean eskainiko dute Pobres criaturas filma, eta igandean, berriz, Boonie Bears: Regreso a la tierra haurrentzako filma.

Datozen egunetan Pobres criaturas eta Boonie Bears: Regreso a la tierra filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Pobres criaturas filma lau egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean; astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan; eta asteartean, jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin, 20:00etan. 

Bestalde, umeei zuzendutako Boonie Bears: Regreso a la tierra filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Pobres criaturas:

Boonie Bears: Regreso a la tierra:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide