Martxoko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: azpiratutakoen egien ordua

Erredakzioa 2024ko ots. 28a, 10:30

Maxixatzen datozen egunotan hasiko da martxoko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean landu du 1936ko gerrako eta Francoren diktaduraren lehen hamarkadetako kontuak.

Azkoitiko oroimena biltzen duen webgunean eskura dago 1936ko gerran eta Francoren diktaduraren lehen hamarkadetan Azkoitian gertatu zirenen inoizko ikuspegi osatuena. 700 errepresaliatu baino gehiago izan ziren herrian, eta haien oinordekoekin hitz eginda Maxixatzen Gukak lagin txiki bat osatu du martxoko Maxixatzen aldizkarirako egin duen erreportajean.

Bideoko irudiak: Azkoitiko Udal Artxibategia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide