Correos parean eroritako zuhaitza kenduta, zabalik da errepidea

Ihintza Elustondo 2024ko ots. 26a, 20:07
Zuhaitzak errepidearen bi aldeak hartu ditu. (Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Euriteen eraginez, zuhaitz bat erori da Correos parean, 19:00 inguruan. Bi erreiak osorik hartu ditu eroritako zuhaitzak, eta Azkoitiko Udal brigadak arbola erretiratu behar izan du. Dagoeneko zabaldu dute errepidea.

Azken orduetako euriteek eraginda, zuhaitz bat erori da Correos eraikinaren parean, 19:00 inguruan. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, bi erreiak osorik hartu ditu eroritako zuhaitzak, eta itxita egon da. 

Dena den, Azkoitiko Udal brigadako langileak arbola errepidetik kentzeko lanetan aritu dira orduz geroztik eta dagoeneko zabaldu dute bidea.

Brigadako langileak, zuhaitza errepidetik kentzeko lanetan.

Errepidea berriro ere zabalik da.

Bestalde, GI-631 errepideko 22. kilometroan, Azkoititik Zumarragarako bidean, urak gainezka egin du, eta gertaera zailtasunak eragiten ari da zirkulazioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide