Azkoitiko Udalak babesa erakutsi die Lilatoian parte hartuko duten emakumeei

Intza Trula 2024ko ots. 26a, 12:42
Azkoitiko Udalak babesa erakutsi die Lilatoian aterako diren emakumeei. (Azkoitiko Udala)

"Berdintasuna korrika aldarrikatzeagatik" erakutsi die babesa. Martxoaren 3an izango da Lilatoia emakumeen lasterketa herrikoia, Donostian.

Babesa erakutsi die Azkoitiko Udalak martxoaren 3an Donostian izango den Lilatoia emakumeen lasterketa herrikoian parte hartuko duten emakumeei, "berdintasuna korrika aldarrikatzeagatik".

Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziaren esanetan, "ezinbestekoa da emakumeen parte hartzea arlo guztietan, eta noski, kirolean. Lilatoiak berdintasunaren aldeko sentsibilizazio lanarekin jarraitzeko testuingurua ematen digu eta hori oinarrizkoa da".

Aurten, Azkoitian denok antxintxika berdintasunerantz leloa daramaten kamisetak egin eta banatu ditu udalak, atletismoko klubekin elkarlanean. "Lilatoian Azkoiti herriak presentzia nabarmena izan dezan".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide