Hilero legez, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 24a, 08:55
Atzo arratsaldean Azkoitiko plazan egin zuten elkarretaratzea. (Maialen Etxaniz)

Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean jarrita, euskal presoen eskubideak aldarrikatu dituzte plazan bildutako herritarrek, hilero azken ostiralean egin ohi duten moduan.

Hilero azken ostiraletan egin duten gisan, atzo ere, Azkoitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:30ean plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Etxera bidea gertu zioen pankartaren atzean orduerdiko elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak.

Elkarrataratzearen bukaeran, urtarrilean Bilbon egindako manifestazio jentsutik hona jasandako jazapena salatu zuten Sareko kideek. "Hurrengo egunean bertan hasi zen jazarpen birtuala errebindikazio baketsu eta demokratiko horrekin bat egin nahi izan zutenen kontra. Horri guztiari gehitu zitzaion, ondoren, beste krimininazilazio saiakera bat, ez baita lehen aldia Sarek eta Etxeratek giza eskubideen alde egiten duten lana kriminalizatzea. Entzutegi Nazionalean, zigorraren logikari helduta, delitutzat hartu nahi dute preso daudenen eskubideak defendatzea. Elkarbizitzan aurrera egin ez dutenen jarrera da", adierazi zuten. Dena dela, Sarek eta Etxeratek, aurrerantzean ere, "konfrontazioari eta sufrimenduari ateak ixteko eta elkarbizitzari eta benetako bakeari ateak irekitzeko" lanean jarraituko dutela berretsi zuten.

Horrez gain, jakinarazi zuten Sarek martxoaren 9an Araiako (Araba) Andra Mari zinema aretoan Batzar Orokorra egingo duela. "Heldu da momentuaren irakurketa egin eta indarrak bilduz konponbiderako bidea jorratzeko unea".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide