Umeen danborradarako izena eman daiteke dagoeneko

Ane Olaizola 2024ko ots. 24a, 09:00

Datorren apirilaren 6an, Pazko Asteko larunbatez, egingo dute umeen danborrada, eta antolatzaileek zabaldu dute harako izen-ematea. Aurten, ikastetxeek zabalduko dute beraien ikasleen artean izena emateko online formularioa.

Datorren apirilaren 6an, Pazko Asteko larunbatez, egingo dute umeen danborrada, eta antolatzaileek zabaldu dute harako izen-ematea. Aurten, ikasleek ikastetxeen bidez jasoko dute danborradan parte hartu ahal izateko formularioa, eta danborradan parte hartzeko asmoa dutenek hori bete beharko dute nahitaez.

Martxoaren 11n hasiko dituzte entseguak, eta astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan elkartuko dira Gurean danborrada prestatzeko, 19:00etatik 20:00etara artean. Arropak ere egun horietan har daitezke.

HH5etik LH6ra artekoek parte hartu ahal izango dute danborradan: HH5ekoek sukaldari txiki moduan atera ahal izango dute; LH1ekoek, gastadore, karrozan edo kantinera moduan; eta LH2tik LH6ra arteko neska-mutilek, berriz, danborra jotzen zein kantinera edo banderadun moduan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide